Sokatirako nesken entrenamendua gaur izango da
Astelehen eta asteazkenetan izango dira orain entrenamenduak, 19:30etik aurrera.Xanisteban Eguneko auzo arteko sokatira txapelketa buru-belarri prestatzen ari dira sokatiralariak. Neskek entrenamendu egunak aldatu egin dituzte eta gaurtik aurrera astelehen eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik aurrera, Madalensoron. Norbait animatzen bada pilotalekura azaldu besterik ez du.