Lau gizon zauritu dira Tulle kalean izandako liskar batean
Liskarraldi batek lau zauritu utzi ditu, Errenteria-Oreretan. Zauritutak 21, 28, 33 eta 36 urteko lau gizon dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Guztiak Donostia Ospitalera eraman dituzte.
Segurtasun Sailaren arabera, horietako batek arma zuriz egindako zauria dauka sabelean, eta bestea giltzurrunean. Hala ere, euren bizia ez dagoela arriskuan jakinarazi du.
Tulle kalean gertatu zela eta dozenaka lagunek parte hartu zutela gaineratu du Segurtasun Sailak.