
Maria Magdalenaren koadroa
Festa handiagoak badira herrian, baina festa eremua hainbeste eta hain ondo apaintzen duen jai batzorderik ez. Gaur goizean eskailera mekanikoak jaisten ari ziren bisitariek harrituta begiratzen zioten kaleko bi etxe lerroak lotzen dituen bandera multzoari. Erdian, Maria Magdalenaren koadroa, karrikako eta bertako festetan parte hartzen dutenen zaindaria.
Atzo arratsaldean bota zuten Madalen karrikako festen txupina, baina gaur da egun handia, haurren eguna, eta nagusiena ere. Dultzaineroekin hasi dute jaia eta txafeluak ez dira falta. Une honetan meza ospatzen ari dira Portuko elizan eta gero itzuliko dira karrikara, arratsaldeko ekintzak prestatzeko.
Hilak 22, astelehena
- 08:30ean, Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.
- 11:00etan, Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.
- 17:00etan, Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
- 17:30ean, Haur jokoak.
- 20:00etan, Txokolatada.