Asteleheneko egitaraua
- 06:00etan: Diana Lagunak txarangarekin, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.
- 07:00etan: Sokamuturra. Herriko plazan.
- 10:30ean: Parrokiako Batzarraren prozesioa, Udalbatzak lagunduta, Madalena Deunaren Basilikara joango dira, Udal Txistulari taldea, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda eta Ereintza Dantza Taldea lagun dituztela. Santuaren irudia herriko Elizaraino eramango dute.
- Ondoren meza nagusia Herriko parrokian izango da bertako abesbatzarekin. Maria Donea Zeruratzearen parrokiak antolatua.
- 12:00etan: Herri kirolak. Aizkolariak: Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta Bihurri, Zubizarreta, Hodei Ezpeleta. Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza, Jokin Eizmendi, Josetxo Urrutia, Haritz Ureta. Trikitilariak (Elena Ostolaza, Maria Zaldua, Nahia Uranga eta Irati Gonzalez). Juan Ignacio Gamon zumardian. Antolatzailea: Bi Errota Gastronomia eta Kultur elkartea.
- 12:30ean: Buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 12:30ean: Musika emanaldia. Foru plazan, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen eskutik.
- 13:00etan: XXVI.Maddalen Sariak sarien banaketa. Errenteria Hiria Kulturgunean.
- 17:00etan: Inauteri desfilea. Ibilbidea: Biteri kaletik (Juli taberna) Zumardiraino. Antolatzailea: Eureka aisialdi taldea.
- 17:00etatik aurrera: Indio rock kontzertuak hainbat lekutan. Txosna Batzordeak antolatuta:
-
- 17:00 PuntaAra2, Foru plaza.
- 18:00 Drakken, Gailur/Sindi gunea.
- 19:00 Les Fous, Alondiga.
- 20:00 Kasernarat, Euskal gunea (Panier).
- 21:00 In Vino Veritas, Agirre Lehendakariaren plaza
- 22:00 Kulto Kultivo, Foru plaza
- 23:00 Donna Die, Gailur/Sindi gunea
- 00:00 Nonguayaz eta Luz De Putas, Euskal gunea (Panier)
- 17:30etik 19:00etara: Haur eta gurasoen txokoa. Irrien Lagunak babestuta. Euskal Gunean. Antolatzailea: Lau Haizetara, AEK eta EHE.
- 17:30ean: Film laburren emanaldia. Txintxarri elkartean. Antolatzailea: Txintxarri Elkartea.
- 17:30ean: Jose Antonio Zuloaga XIX. memorialaren binakako esku pilotako finalak. Fanderiako udal pilotalekuan. Antolatzailea: Alkartasuna-Ondarra elkartea. Sarrera doan.
- 18:00etan: Danborren jaia. Alaberga Plazatik irtengo dira Errenteriako dantzariak, Pasai, Gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo, Lagunak eta Irungo atsegina txarangak, eta Alaberga, Telleri Alde, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda, Cristobal de Gamon eta Hijas de la Cruzeko HAUR DANBORRADAK.
- Ondoren Telleri-Alde Danborrada Gabierrotako Zaharren Egoitzara joango da.
- 19:00etan: Animazioa Lagunak txarangarekin Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.
- 19:00etatik 20:30era: Flamenko jaialdia: sevillanak, rumbak, eta abar. Juan Ignacio Gamon Zumardian.
- Antolatzailea: Concha Rociera Kultur Elkartea.
- 19:30ean: Urezko zezena. Entzierro txikia. Ibilbidea: Alhondiga, Herriko Plaza, Alhondiga. Antolatzailea: Beti Prest Dantza Taldea Elkartea.
- 19:30ean: Flashmob. Kaleko arte-erakusketa. Koldo Mitxelena plazan. Antolatzailea: Eureka Aisialdi Elkartea.
- 20:30etik 21:30era: Ecos de Extremadura abesbatza eta dantza taldearen emanaldia. Juan Ignacio Gamon Zumardian. Antolatzailea: Monfragüe Errenteriako Extremadurar Kultur Zentroa.
- 23:00etan: Su artifizialak Zaragozana Pirotecnia-ren eskutik. Arramendiko hegaletik jaurtiko ditu, eta ikusteko lekurik onena Errioxa Biribilguneko ingurua izango da.
- 23:00etan: Gaueko danborrada. Ibilbidea ondoko guneetatik igaroko da: Telleri Alde ikastetxea, Bittor Idiazabal, Juan de Olazabal, Ikutza Kortsarioa, Biteri, Koldo Mitxelena plaza, Xenpelar, Herriko plaza, Gamon Zumardia, Biteri txiki, Biteri, Martin Etxeberria, Telleri Alde ikastetxea. Pasai txarangaren animazioarekin. Antolatzaileak: Telleri-Aldeko Ikasle Ohien Elkartea. Udaletxeko Pleno Aretoan txapelak eta makilak emango zaizkie Madalenetan omenduak izango diren pertsonei.
- Jarraian, zezen suzkoa Juan Ignacio Gamon zumardian.
- 23:30ean: Kontzertua. Taldeak: Blues Thorpes, Aborigen. Xabier Olaskoaga Plazan.
- 00.00etan: DJak dantza festa Txintxarri Elkartean. Antolatzailea:Txintxarri Elkartea.
- 00:00etan: DJak. Bastards from a basket. Agirre lehendakariaren plazan. Txosna batzordeak antolatuta.