Txingudi Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartzeko eskaerak ez du aurrera egin
Lezoko Udalbatzak ez du onartu Txingudi GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartzeko eskaera.EAJ eta PSE-EE alderdiek aurkeztu zuten horren gaineko mozioa “Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak udal edo bailara guztien erakundea izan behar duela uste dugulako”, esan zuen Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotziak.Horren harira, Lezoko Udalak Foru aldundiari eta GHK dituen ordezkariei Txingudi Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko hartu beharreko akordioak onartzeko esaktzen zuten bi alderdiek.
Ainhoa Intxaurrandieta Bilduko zinegotzi eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak, partzuergotik kanpo gelditzea Txingudiko Mankomunitateak berak erabaki zuela nabarmendu zuen: “Bere garaian Txingudik berak hartu zuen GHK kanpo gelditzea, bere errauskailu propioa eginbehar zuelako. Bi errauskailu zihoazen Gipuzkoan eta Txingudik oso argi zuen horietako bat Gaintxurizketan izan zela”.
Errauskailuaren aurkako “mugimendu handia” izan zela asmo horien aurrean gaineratu zuen Intxaurrandietak, “eta ondorioz partzuergoan sartzea erabaki zuen Txingudik baina era irregular batean. Ez zituzten bete beharreko urratsak bete, eta orain epaile batek hori berretsi du, era irregularrean sartu zirela, eta beraz ez duela partzuergoaren barruan egon behar Txingudik”.
Mankomunitateetatik bideratu beharrekoa
Txingudiko Hondakinen Partzuergoan sartzeko eskaera mankomunitateetatik bideratu beharra dagoela azaldu zuen bestalde Intxaurrandietak.”Publikoki egiten duzue eskaera, komunikabideak baliatuta, baina eskaera horrek bere bidea du eta horiek jorratu behar dituzue. Eskari zuzena egin behar diote mankomunitateek bere partzuergoari”.
Mozioak ez zuen azkenean aurrera egin. Bilduk kontra bozkatu zuen eta EAJ eta PSE-EEk alde.
Aurrera egin zuen mozioak Lezo Zero Zabor taldeak aurkeztu zuena izan zen. Bilduk alde egin zuen, EAJk aurka eta PSE-EEk abstentzioaren alde egin zuen. Konpromiso etikoa eskatzen zuen mozio horrek Jon Legorburu Lezo Zero Zabor taldeko kideak azaldu zuen moduan. “Gipuzkoa Zero Zaborretik datorren mozioa da eta azaken finean murrizketa, birziklatzea eta parte hartzea sustatzeko eskatzen diogu udalari. Lezok bide bat egin du atez atekoaren bidez, eta beste udaletxe batzuk baino aurreratuago doa maila horretan”.
EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen gai beraren harira. Murrizketa sustatzeko eskatzen zion bertan udalari, eta baita birziklatzea “ahalik eta hondakin gutxien sortzeko”. Herritarren parte hartzea bultzatzeko ere ekatzen zuen mozio horretan alderdi jeltzaileak, “bilketa sistema ezberdinen artean erabaki ahal dezaten. Behin hori eginda herri galdeketa egin eta emaitza errespetatzeko konpromiso etikoa eta demokratikoa hartzeko eskatzen diogu udalari”.
Parte hartzeko eta informazioa emateko eskaerari erreparatu zion Intxaurrandietak, eta atez atekoaren gainean Lezoko Udalak antolatutako parte hartze prozesuan 800 lagunek hartu zutela parte nabarmendu zuen, “nahiz eta talde batzuk boikota egiteko eskatu zuten”. Herri galdeketaren alde dagoela Bildu esan zuen halaber, “beti horrela esan dugu. ezin dena egin da funtzionatzen duen sistema bat eta funtzionatzen ez duen sistema baten arteko galdeketa bat, kutsatzea ez delako eskubidea. Lezo Garbia plataformari beti esan diogu jarrtzeko mahai gainean %70tik gora birziklatzen duen sistema bat eta galdeketa egingo genuela”.
EAJren mozio alternatiboak ez zuen aurrera egin, Bilduko sei zinegotziek kontra egin zutelako. EAJko hiru zinegotziek alde egin zuten eta PSE-EEo zinegotzi bakarrak abstentzioaren alde egin zuen.