Iñaki Tolaretxipi Landarbaso Abesbatzako zuzendariak eta Iñaki Badiolak Xanti eta Maialen eta buruhandien konpartsaren izenean botako dute bihar madalenei hasiera emango dien txupina. Aurretik,omenaldi xumea jaso dute biek Xenpelar Etxean gaur arratsaldean. Tolaretxipik zein Badiolak pozik jaso dute oroigarria eta biek eskertu egin dute beraiek aukeratu izana jaiei hasiera emateko.
Jaiak iragarriko dituen kartelaren egilea,Julen Rodriguez gaurko ekitaldian izan da ere.Bertan jaso du bere lanaren saria.