Julen Aginagalde Polonian ariko da, Kielce taldean
Julen Aginagalde pibot irundarrak bost urterako sinatu du Vive Targi Kielce Poloniako eskubaloi taldearekin. Han, aspaldiko ezagun bat izango du entrenatzaile: Bogdan Wenta. Azken urteetan Atletico de Madrid taldean jokatu du irundarrak, baina aurten taldea desagertu da, pilatuta zuen zorrari ezin izan diolako aurre egin.