EH Bilduk deituta hamarnaka herritarrek egin dute bat ikurrinaren aldeko argazki masiboa egi bihurtzeko. Aurtengo madalenetan 30 urte beteko dira txupinazoko gertaera larriak izan zirenetik. Hiru hamarkada beranduago, aurten udazkenarekin batera Espainiako bandera “derrigortu eta normaltasunez inposatuko” dutela iragarri zuen joan den ostegunean EH Bilduk.
Duela 30 urteko gertaera haiek gogoratu, berriz gerta ez daitezen eskatu eta inposaketa salatzeko erakusketa ibiltaria anbtolatu dute.Lehen geldialdia egin du erakusketa horrek gaur eguerdian Herriko Enparantzan eta hamarnaka lagunek egin dute bat ikurriñaren aldeko aldarriarekin. Euskal Herriak ikurrina, 1983-2013 dioen zapia lepoan eliza aurreko eskilerak bete dituzte.
Ekitaldian Pello Mindegiak hartu du parte. 1983ko madalena haietan poliziaren oldarraldiaren kaltetuetako batizan zen Mindegia. Oso distantzia motzera aurpegira ke potea jaurti zioten, eta ikusmena zuen begi bakarra galdu zuen. Orduz geroztik itsu dago. Mindegiak inoiz ez duela aitortza publikorik jaso ezta barkemenik ere esan du gaurko ekitaldian eta Errenteria-Oreretako egungo Gobernu Taldeari norabide horretan urratsak emateko eskatu dio.
Eusko Gudariak abestuta eta txalo zaparrada artean amaitu dute ekitaldia Herriko Enparantzan bildutako herritarrek.
http://youtu.be/NsrZDVur-1k