Sakabanaketa politika salatuko dute igandean Hendaiako hondartzan
Igandean, hilaren 21ean, euskal presoek eta haien senideek pairatzen duten sakabanaketa politika salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat hondartzetan. Beste urte batzuetan Hondarribian egin izan da ekitaldi hori baina aurten ez da bertan egingo. Hortaz, Bidasoko herritarrei Hendaiako Ondarraitzen 12:00etatik 13:00etara egingo den ekitaldira joateko deia luzatu die ekimenarekin bat egin duen eskualdeko EH Bilduk.