“Zaintza lanak balorean jarri eta krisi ekonomikoak kolpatutako langileak ordezkatuko dituzte udaletxeko balkoian”.Petra Lekuona zaharren egoitzako langileek botako dute aurtengo xanistebanetako txupina. Hala erabaki du Jai Batzordeak: “Arrazoi nagusiak bi izan dira; tradizionalki eta oraindik ere nagusiki emakumeen gain dauden eta errekonozimendu sozial oso ttikia duten zaintza eta garbiketa lanak balorean jartzea eta jendartean bistaratzea. Eta bestetik, azken hilabeteetan euren lan-baldintzen alde borrokan ari dira zaharren egoitzan”.
Petra Lekuonakoak, baina, ez dira borrokan ari diren langile bakarrak; beraz, krisi ekonomikoak “kolpatutako” herriko lantegi eta langile guztien ordezkari izango direla nabarmendu dute.
Iaz hasitako gatazka
Lan gatazka 2012ko urrian hasi zen, “Gipuzkoako helduen egoitzetako mahai negoziatzailea osatu eta Patronalen jarrera ez negoziatzearena izan zenean”. Hala azaltzen dute Oiartzungo EH Bilduk egindako
elkarrizketan. Astero biltzen dira
Petra Lekuona borrokan jartzen duen pankartaren atzean.
Petra Lekuonako langileak elkarretaratzean