Ohorezko oroigarria jasoko dute jaietako omenduek
Xanti eta Maialen eta erraldoi eta buruhandien konpartsari eta Iñaki Tolaretxipiri omenaldi “xume” bat egingo die Errenteriako Udalak larunbatean (hilak 20).Ohorezko oroigarria emango die udalak jaietako omenduei Xenpelar Etxean 19:00etan hasiko den ekitaldian. Horrez gain, kartel lehiaketa ofizialaren irabazle Julen Rodriguezi saria emango diote. Ekitaldia bukatuta, Txistu Kontzertu Nagusira joango dira guztiak. Kontzertua Zumardian izango da, 20:00etatik aurrera.