Hondarribiko Gazte Asanbladak bilera egingo du ostiral honetan Puntaleko eskola zaharraren kanpoan, 18:30ean. Herriko jaietan antolatuko dituzten ekimenez eta Gazte Egunaz hitz egingo dute.
Facebook orrian azaltzen dutenez, aste honetan Irungo, Hendaiako eta Urruñako gazte asanbladekin elkartu dira Hondarribiko gazteak eta “jada bi proposamen handi eta interesgarri atera dira”. Haiekin adostutakoa ere azalduko dute biharko bileran.