Astelehenetik ostiralera itxita egongo da Errenteriako liburutegia
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, madalenak direla eta, itxita egongo dira haur eta helduen udal liburutegiak.
Era berean, abuztuaren 12tik 16ra ere oporrak hartuko dituzte helduen liburutegian. Gainontzeko egunetan, berriz, 08:00etatik 14:30era egongo da zabalik.
Haur eta gazteentzako saila, berriz, abuztu osoan egongo da itxita. Haurrek, ordea, helduen sailean utziko duten sortatik zenbait liburu hartzeko aukera izango dute.
Baldintza berezi horiek direla eta, mailegua egiterako orduan, abantaila gehiago izango dituzte: bazkide txartel bakoitzeko sei liburu eraman ahal izango dira, hilabeterako.