Txernobilgo haurrei egin diete harrera Errenterian
Errenteriako udaletxeko ateak ireki zizkieten atzo Txernobildik uda pasatzera etorritako haurrek. Aurten ere, herriko zenbait familiek pausoa eman dute Ukrainako haur horiek euren etxeetan hartzeko.
Atzo arratsaldean egin zien harrera haurrei nahiz hartu dituzten familiei Unai Unsuain Gazteria zinegotziak eta gainontzeko udal taldeen ordezkariek. Familiei eskerrak ematetik hasi zen, eta baita haur ukrainarrei ere, “urtero herrian ikusteak errenteriar guztioi eragiten diguten pozagatik”. Era berean, madalenetan ondo pasatzeko gonbidapena luzatu zien.
Bukaera, ordezkariek opari batzuk banatu zizkien.