Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ontziolei 2007tik 2011ra emandako laguntzak itzultzeko agindu du Bruselak

admin
Bidasoa
2013/07/17

Europako Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, inbertitzaileek itzuli behar dituzte laguntzak. Diru hori ordaindu behar izateak “ezin du eraginik izan” beste batzuengan; ontzioletan, kasurako. ‘Tax lease’ sistema legez kanpokotzat jo du Bruselak, iritzita ontziolek “abantaila selektiboak” jaso zituztela lehiakideekiko.

Zamakona ontziolaren elkarretaratzea2007tik 2011ra bitartean tax lease sistemaren bidez ontziolei emandako laguntzak itzultzeko eskatu dio Bruselak Espainiari. Isuna inbertitzaileek ordaintzea ebatzi dute, ez ontziolek. Gaur bildu da Europako Batzordea, eta eguneko gaien artean zen ontziolei emandako laguntzak itzularazteari buruzko erabakia. Eguerdirako espero zen erabakia, baina Europa Press agentziak jakinarazi duenez, isunei eustea onartu du Bruselak. Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioak proposatu zuen 2005etik 2011rako diru laguntzak itzularaztea. Besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin batzartu zen Almunia joan den astean. Bere jarrerari eutsi zion Almuniak bileran, eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin hitz egin zuen, batzordearen jarrera aldarazteko. Atzo, gaurko bilkuraren atarian, Efe berri agentziak zabaldu zuen 2007tik aurrerakoak ordaintzea eskaini diela Europako Komisarioen Elkargoko zuzendariek Eusko Jaurlaritzari. Hala erabaki dute gaur. Batzordeak ez du jakinarazi zenbatekoa den itzuli beharreko diru kopurua. Soriak iragan astean adierazi zuen 2.000 milioi euro baino gehiago itzuli beharko dituztela, eta ontzioletako langileek salatu dute laguntza horiek itzultzeak “hiltzorian” utz dezakeela sektorea. Bruselaren arabera, Espainiari dagokio kalkulatzea zenbat diru itzuli behar duen. Jaurlaritzak kalkulatu du horietatik 1.000 milioi direla Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzioletako kontratuen bidez emandakoak, baina 2005az geroztik emandako laguntzak itzuli behar izatekotan eginiko kalkulua da hori. Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, inbertitzaileek dirua itzuli behar izateak “ezin du eraginik izan” beste batzuengan; ontziolengan, kasu. Bruselak uste du Espainiak 2002an abiatutako tax lease laguntza sistemak Europako Batasunak laguntza publikoen inguruan dituen arauak urratzen dituela eta “abantaila selektiboa” eman ziela ontziolei lehiakideekiko. “Segurtasun juridikoaren printzipioa” jarraituta, 2002tik 2007rako diru laguntzak ez itzularaztea erabaki du batzordeak. Bruselak 2007an ebatzi zuen Frantziak ezarritako antzeko sistema bat legez kanpokoa zela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.