
Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa (lehen partida), Madalensoron
Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa sartuta dago Oiartzungo pilota taldea. Joan den igandean Zigoitia hartu zuen etxean eta 2-1 irabaztea lortu zuen. 9-22ko emaitzarekin gailendu ziren oiartzuarrak gazte eta kadete mailetan. Senior Mailan, ordea, 22-18 galdu zuten. Igande honetan dute etorriko partida, kanpoan, 11:30etik aurrera. Berdinketa ematen bada, tantoei erreparatu beharko da, baina oiartzuarrek irabaziz gero, finala jokatuko dute.