Jaietan ateratako argazkiak Errenkoaldek antolatutako argazki lehiaketara aurkeztu ahal izango dituzte 18 urtetik gorako herritarrek.
Hiru saritan parte hartzeko aukera izango dute partaideek. Errenkoalde elkarteak aukeratutakoak 60 euroko erosketa txartela lortuko du, Errenkoaldeko dendetan erosteko. Herri epaimahaiak emandako saria, berriz, 30 euroko erosketa txartela izango da. Facebooken eman ahal izango dute botoa. Bi sari horiek Errenkoaldek emango ditu. Hirugarrena, berriz, Valentin Foto Bideoak aukeratu eta banatuko du. 30 euroko erosketa txartela izango da, denda horretan erabiltzeko.
Abuztuaren 5era arteko epea
Lanak hilaren 21etik abuztuaren 5era arte bidali beharko dira
errenkoalde[a bildua]errenkoalde.org webgunera JPG formatuan. Mezuan, egilearen izen abizenak zehaztu beharko dira, harremanetan jartzeko telefono zenbakiarekin batera. Argazkiak titulu bat eta 300 karaktere inguruko azalpen txiki bat eraman beharko du.
Argazkiak Facebookeko profilean argitaratzen joango dira, eta jarraitzaileek aukera izango dute bere botoa emateko.
Abuztuaren 9an jakinaraziko dute zein den irabazlea.