
Adaxkakoak, Bretainian
Hilaren 11tik 15era Bretainian izan da Irungo Adaxka Dantza Taldea. Kemen Dantza Taldeko gazteenen taldea da Adaxka. Bretainiako Kastell Paol herrian izan dira, bertako Bleuniadur taldearekin elkartrukea egiteko. Hala, hilaren 13an eta 14an egin zituzten dantzaldiak irundarrek, 13an herri horretako plaza nagusian, eta 14an bertako jaialdiaren barruan. Eta elkartrukearen bigarren zatia asteburu honetan izango da. Hau da, Bretainiako lagunak Irunera etorriko dira, ondoko egitaraua jarraitzeko:
Hilak 18 (osteguna)
- Bretainiako dantza taldea Irunera iritsiko da.
Hilak 19 (ostirala)
- 18:00etan, Zabaltza plazan, Adaxkak eta Bretainiako taldeak emanaldia eskainiko dute.
Hilak 20 (larunbata)
- 17:30ean hasita, Hondarribiko kaleetatik kalejira egingo dute bi taldeek, eta 19:00etan Erreginaren Baluartean saioa emango dute.