Erdiko harri-lerroa kenduko dute
Alde Zaharreko Emergentzia Planari lotutako asmoa da, izan ere, emergentzia plana ezarri zutenean aparkatzeko hainbat leku kendu zituzten Alde Zaharrean eta, horien ordez, Eroskiko aparkalekuaren parean dagoen lur zorua egokituko zuela jakinarazi zuen udalak. Aste honetan hasi dira. Bi eremuak banatzen dituen harri lerroa kendu eta aparkaleku bateratua moldatuko dute.