Ez ohiko udalbatzarra egingo dute Pasaian ostiral goizean, Donibaneko Arizabalo jauregian (09:00etatik aurrera). Bertan 11 puntu jorratuko dituzte. Horrela, Pasaiako Ezkerrak Lilitegiren gaineko
mozioa aurkeztuko du. Bilduk, berriz, hipoteka maileguen erreferentzia indizeari buruzko proposamena mahaigaineratuko du. Gainera, udalak Añarbe Uretan zein San Marko Mankomunitatean dituen ordezkariak izendatuko dituzte.
Donibaneko eraikin balioanitzarekin Amenabar eraikuntza enpresarekin dauden gora beherak ere izango dituzte hizpide. Horrez gain, Administrazioarekiko-auzi errekurtsoa jartzea bozkatuko dute, Donostiako Udalak Papingo bidea egiteko proposamenaren kontra.