ELA: "Hilzorian utz dezakete ontzigintza sektorea"
ELA sindikatuaren ustez, tax lease gaiaren gainean gaur Bruselak eman duen erabakiak “hilzorian utz dezake ontzigintza sektorea”. Eta erabaki hori “Madrilgo eta Gasteizko gobernuek egikaritzen dituzten politika ekonomiko neoliberalen erruz” eman dela uste du. Eta hori konpontzeko bidean “180 graduko bira” eskatu die erakundeei, eta aldi berean ontzigintzaren sektorea publikotasunaren bidetik joan dadila eskatu du, “finantzazioa eta jarduera industriala bermatzeko”.