EH Bildu: "Lobby ekonomikoen alde jarri da berriz ere Brusela"
Gogor kritikatu du Bruselaren erabakia EH Bilduk. Laura Mintegi Eusko Legebiltzarrean koalizioaren eledunaren iritziz, “lobby ekonomikoen alde jarri da berriz ere Brusela” ontziolen gaineko erabakiarekin, eta uste du azken erabakia orain Espainiako Gobernuarena dela, “hari dagokio orain ezartzea Europaren erabakia”. EH Bilduko kideak jakinarazi du ontzioletako “lanpostuak mantentzea erabateko lehentasuna” dela, “ezin dute langileek ordaindu beste batzuek egin duten kudeaketa eskasa. Sektorea bideragarria da, eta hori bermatzea Mariano Raxoiren lana da orain”.