Bukatu dira Trintxerpeko festak
Akabo. Pasaiako azken aurreko festa handiak bukatu dira, Trintxerpeko Karmengo Amaren festak. Atzo izan zuten Pasaiako barrutiko biztanleek festetako egunik handiena, Karmengo Amaren eguna izanda, horri gorazarre egiteko ospakizunak izan zirelako. Lehena, eguerdikoa, meza nagusia; bigarrena, arratsaldekoa, prozesioa eta marinelen danborrada. Gorabeheratsua izan zen prozesioa, gainera, santua itsasora eramaten duten ohiko ontziak ezin izan zuelako portura sartu, eta ondoren santua autoan San Pedro aldera eramaten saiatu ziren arren, ezin izan zutelako egin. Ezustekoak ezusteko, 2014ko karmenak dituzte jada buruan trintxerpetarrek, atzoko 22:3e0an jaietako alkateek bandera jaitsi ondoren
. Ondokoak atzo arratsaldeko prozesioko hainbat irudi dira