Bideo bidez, elkarretaratzera deitu du Oarso taldeak
http://www.youtube.com/watch?v=l7VGHjoRtOc&feature=youtu.be
Ostiralean, 19:00etatik aurrera, krisi ekonomikok utzi dituen ondorioak salatuko ditu Oarso taldeak. Biteri kalean, Alabergako biribilgunean, elkartuko da protesta egitera.
Ostiralean, 19:00etatik aurrera, elkarretaratzea egingo du Oarso taldeak. Biteri kalean, Alabergako biribilgunean elkartuko da protesta egitera. Krisiaren ondorioak salatuko ditu, eta baita gobernuak egiten ari diren kudeaketa ere, bankuei emandako laguntzak eta maila sozialean egindako murrizketak direla eta. Horrez gain, etxe kaleratzeak eta langabezia ere salatuko dituzte. Herritar guztiei egin die parte hartzeko deialdia: gazte, heldu eta zaharrei.
Deialdia hori bideo bidez egin du.
Horrez gain, gogorarazi du astelehenero biltzen direla Txintxarri elkartean, gai horien gainean hitz egiteko. Deialdia herritar guztiei zabaldu die.