Iraila bukarera arte egingo dute azoka larunbatero Portuan
Larunbat honetan Damarri plazaren itxura hartuko du San Pedro kaleak, duela hiru urtetik asteazkenero Santa Maria ateaurre pareko plazan egiten den azoka egingo baitute Portu auzoko kalean. Irailaren azken larunbata arte egingo dute azoka San Pedro kalean, 08:00etatik 13:00etara, eta, Damarrikoan bezala, herriko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da, ekoizleek beraiek salduta.
Gaur aurkeztu dute, Damarri plazako azokan eta bertan izan dira Juan Luis
Kalixa Silanes Landa Garapenerako zinegotziak, eta Juanito Ortiz (Bildu), Iosu Alvarez (PSE-EE) eta Ion Elizalde (Hamaikabat) hautetsiak. Beraiekin izan da Sancho Rodriguez ere, merkatuaren irudi eta marka berria sortu duen Pensando en blanco enpresako arduraduna.
Silanesek azokak hiru urte bete dituela eta beste urrats bat emateko ordua dela adierazi du: “Hiru urte daramatzagu Damarri plazan egiten, Gregorio Berrotaran zenak lan handia egin zuen hau dena martxan jartzeko, eta orain bultzakada berri bat emateko ordua iritsi da. Gune berri bat, eta asteburuan, ziur gaude jende asko mugituko duen zerbait izango dela eta gure helburuak beteko ditugula”.
Marka eta irudi berria
Rodriguez, poltsa bat erakusten
Aste honetatik baserriko produktuen azoka larunbatero Portuan egingo dutela probestuta, azokari irudia jarri dio Pensando en blanco enpresak, Hondarribia Abian enplegua sustatzeko planaren barruan. Enpresako arduradunak azaldu duenez, herriko baserrietako produktuen bikaintasuna nabarmendu nahi izan dute
Az Hondarribiko Azoka marka sortzeko. “Hondarribiko baratzean gure baserritarrei esker barazki eta produktu natural bikainak egiten dira. Gure asmoa
Az Hondarribiko Azoka / Hondarribiko Produktoak marka batean bilakatzea da, kalitatezko zerbait izatea, eta hondarribiar guztiok beronekin harro egoteko moduko zerbait izatea; gure kalitatezko produktuak adin desberdinetako pertsonengana iristea nahi dugu, bai bertakoak baita bisitariak izanik ere”.
Hondarribiko Udalak 18.000 euro inbertitu ditu baserriko produktuen azoka indartzeko. Irudia eta marka eskatzeaz gain, poltsa berrerabilgarriak egin dituzte, 6 eurotik gorako erosketekin doan banatuko dituztenak. Gainera, stand-ak pertsonalizatu dituzte, “baina larunbata arte ezingo da ikusi nolakoak izango diren”, azaldu du Sancho Rodriguezek. “Herriko auzoekin zerikusia duen diseinua” izango dela aurreratu du.