Arquisocialeko Irungo langileek mobilizazioekin jarraituko dute
Etxez etxeko laguntzaz arduratzen den Arquisocial enpresako langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Hilaren 8tik greba mugagabean daude, lan hitzarmenaren harira. Bertako 51 langileek bat egin dute grebarekin. Hortaz, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:30era Zabaltza plazan egiten duten elkarretaratzearekin jarraituko dutela iragarri dute, baina etzikoa berezia izango dela jakinarazi dute. “Arazoa gizarteratzeko eta jendean animatzeko hamaiketakoa eta poteoa egingo ditugu”, ELA sindikatuaren arabera.