Adin guztietako jendeari zuzendutako
jarduerak egingo dituzte uztaila eta abuztuan Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dagoen Listorreta eremuan. Lau egunetan lau jarduera egingo dituzte, eta naturara hurbiltzeko eta berari buruz zerbait jakiteko aukera izango dute horietan parte hartzen dutenek.
Ekitaldi horiek Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu dituzte.
Hurrengo lau larunbatetan egingo dituzte ekintza horiek (abuztuko lehenengo larunbata da salbuespena, ez baitute egingo, lehena abuztuaren 10ean).
- Hilak 20: Naturaren inguruko jolas kooperatiboak. Haur eta familiei zuzenduta daude, eta 16:00etatik 18:00etara egingo dituzte. Asmoa, Listorretako natur ingurunearen behaketa eta ezagutza sustatzeko. Zehazki, paraxutaren jolas kooperatiboa erabiliko dute.
- Hilak 27: Txorien kantak ezagutzeko ibilaldia, Mikel Olanorekin. Adin guztietako lagunei zuzenduta dago, eta 09:00etatik 11:00etara egingo dute. Ibilaldi bat egingo dute, baina zailtasunik handirik gabekoa. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.
- Abuztuak 10: Aizpitarteko leizeetan, historiaurrean zuten bizimodua ikasteko aukera izango dute partaideek. Hainbat tailer egingo dituzte: jaurtiketa historiaurreko propulsadoreekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak. 16:00etatik 19:00etara egingo dute.
- Abuztuak 17: Antxorraren bila. Listorretarako altxorra aurkitu beharko dute partaideek iparrorratza eta mapak lagun dituztela. Naturan orientatzeko metodoak ere ikasiko dituzte. Aiako Harriko fauna eta landaretzari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte. 16:00etatik 18:00etara egongo da martxan.
Informazioa: 943 49 50 69 edo 943 67 06 37 edo
arditurri[a bildua]gipuzkoamendizmendi.net.