Musikarekin girotuko dute aurtengo Karmen Eguna
Igandean ospatuko dute hondarribiarrek Karmen Eguna eta, itsasoari lotutako ohiko ekitaldiez gain, musika saio bat antolatu du udalak egun horretarako Itsas Etxean. Herriko Surbesta abesbatza eta Irungo Katea auzoko abesbatza ariko dira, 12:00etatik aurrera. Emaldirako sarreren prezioa 2 eurokoa izango da.