Madalenetan ere, bigarren eskuko azoka
Igandean egingo dute, hileko hirugarren igandean izanda, bigarren eskuko azoka, goizean. Beraz, jaiak izan arren, ez du hutsik egingo.
Beste behin, bigarren eskuko hainbat artikulu erosi ahal izango dira, hala nola, jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak…
Antolatzaileek gogorarazi dute Gipuzkoako beste herritan ere egiten dutela ekimen hori, eta bertan ere artikuluak ikusi eta erosteko aukera dagoela.