Irungo Udaltzaingoak itotzen ari zen gizon bat atera du Bidasoa ibaitik
Irungo Udalak gaur jakinarazi du Bidasoa ibaian itotzen ari zen gizon bat, bertatik ateratzea lortu zuela Irungo Udaltzaingoak. Herritar batek deitu zuen Udaltzaingora gertakariaren berri emateko, eta udalak adierazi du berehala joan zirela hara Irungo poliziak, eta herritarra ibaitik ateratzea lortu zuen. Ospitalera eraman zuten.
Goizane Alvarez Udaltzaingoaren ordezkariak agenteen lana txalotu du, “gertakari honekin demostratu da Udaltzaingoa ondo prestatuta dagoela, baita emergentzia kasuetarako ere”.