Artalekuren gaurko irudia da honakoa
Hiriko hainbat udal kirol instalazio ari da berritzen Irungo Udala. Egitasmo nagusiena Artaleku kiroldegia berritzekoa da, izan ere, kirol instalazioak berritzeko 500.000 euro pasatxo bideratuko ditu udalak, eta horietatik 334.000 inguru Artalekurako izango dira: 111.000 kiroldegiko hormigoizko hainbat egitura indartzeko, eta beste 224.000 kubierta edo estalki berria jartzeko.
Plaiaundiko atletismo pista ere biziberrituko dute, ia 50.000 euroko aurrekontuarekin; Pausuko Mendipe pilotalekuan hiru hilabetez egingo dituzte lanak, 133.000 euroko aurrekontuarekin.