Donibane Lohizune eta Hondarribia lotuko dituzte piraguekin
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta, Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko piragua zeharkaldia egingo dute larunbatean, hilaren 20an. Helmuga Puntalean jarriko dute eta, gutxi gorabehera, eguerdiko hamabietan iritsiko dira lehen piraguistak.