600 haur aterako dira madalenetako danborradan
Madalenetako danborradan aterako diren ikastetxe eta auzo elkarteek jakinarazi dutenez, aurten 600 haurrek parte hartuko dute ekitaldi horretan. Zehazki, Alaberga, Telleri, Koldo Mitxelena, Gamon, Galtzaraborda, Agustinak eta Gurutzearen Alabak-ek parte hartuko dute.
Alabergatik Zumardirainoko bidea egingo dute, eta Zentenarioa, Kabila, Conformes eta Euskal plazara izango dira joko dituzten piezetako batzuk.
Zumardian aritu eta gero, Gabierrotako Zaharren Egoitzara joango dira, adinduei ere dakitena erakustera.
Antolatzaileen arabera, urtez urte geroz eta haur gehiagok parte hartzen dute danborradan, eta “finkatua” dago madalenetako programan.