Gaur goizean aurkeztu dute kontzertua
Donostiako Musika Hamabostaldiak geldialdia egingo du Irunen abuztuaren 24an. Bertan, San Martzialeko batailaren bigarren mendeurrenaren harirako kontzertu berezia egingo dute, San Martzialeko ermitan bertan, 19:00etatik aurrera. Ermitaren tokia mugatua da, hortaz, bihartik (asteartea) aurrera jaso ahal izango dira gonbidapenak Irungo Turismo Bulegoan, pertsona bakoitzeko bi gehienez. Kontzertuan parte hartuko dute Ametsa Abesbatzak, Kemen Dantza Taldeak, eta Amets Arzallus bertsolariak, denak ala denak Jon Aizpururen zuzendaritzapean.
Gaur aurkeztu dute kontzertua Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari Patrick Alfayak, eta Irungo Udaleko Kultura Saileko ordezkari Belen Sierrak San Martzialeko ermitan bertan, Ametsako nahiz Kemeneko kideekin batera. Sierrak nabarmendu du egun berezia izango dela abuztuaren 24koa, astebete geroago mendi horretan egin zen borrokaldiaren bigarren mendeurrena beteko delako, eta emanaldian Irungo taldeek garrantzia berezia izango dutelako