
Hibaika, atzo, Kontxan.

San Juan, atzo, Kontxan
Emakumeen arraunaren elitean egongo dira aurten ere Hibaika eta San Juan taldeetako emakumeen traineruak; Hondarribikoa, berriz, ez. Larunbatean eta igandean jokatu dira Euskotreneko lehen bi estropadak, aldi berean ligan jarraitzeko kanporaketa zirenak. Eta errenteriarrek nahiz pasaitarrek oso lan txukuna egin, eta barrura sartzea lortu dute. Hala ere, Zumaiak bere nagusitasuna azaldu du Pedreñako eta Donostiako bi estropada horietan.
Bi estropadetan bigarren izan ziren arrosak, eta hirugarren Hibaika. Baina bien arteko aldea segundo eskas batzuetakoa izan zen, bikoa eta hirukoa, hurrenez hurren. Hortaz, bi taldeek lehia ederrak egingo dituztela antzeman daiteke, ez bakarrik Euskotrenene, Gipuzkoako Ligan ere.
Hondarribia ez zegoen faboritoen artean, eta hala erakutsi zuten itsasoan. Zortzi traineruetatik zazpigarren izan ziren Pedreñan, eta seigarren Donostian. Ez dira sartu, beraz, Euskotrenen.
Hurrengo estropada Orion izango da, igande eguerdian.