Xanistebanetan txosna jarriko du Antiju Morik herriko talde feministak eta txosna argazkiekin apaintzeko argazkiak biltzen hasiak dira dagoeneko, taldearen
facebook orrian ikus daitezke orain arte jasotakoak. Binaka, banaka… edozein modutan atera daiteke argazkia, baina hori bai, antiojo moreek azaldu behar dute argazkietan. Argazkiak hilaren 31 bitarte bidal daitezke
antijumorik.oiartzun[abildua].gmail.com helbidera.