250 umek ikasiko dute txokolatea egiten Casa Aramendian
Trufak egiten eta txokolatea Europara nola ailegatu zen ikasiko dute 250 umek Casa Aramendian. Kutxako Gaztetxoen Elkarteak antolatutako ekimena izan da.
Hala nola, Pasaiako portuak txokolatea Europara sartzeko izan duen garrantzia aztertuko dute, batik bat Pasaian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoako Errege Konpainiari esker. Berak izan zuen kakaoaren monopolioa.
Ondoren, hiru txokolate ezberdin probatuko dituzte, testura eta barietateak ikas ditzaten.
Azkenik, trufak egingo dituzte, hainbat taldetan banatuta.