Psilocybenea elkarteko hamar taldek joko dute hurrengo bost ostegunetan hiriko bost tokietan, Baluarte Rock 2013 jaialdiaren barruan. Orotara bost kontzertu izango dira, ostegunetan denak, bina talde joko dute bakoitzean, eta ordu berean, 19:00etan hasiko dira. Baina bakoitza leku batean izango da: Erreginaren Baluartean, Apezpiku plazan, Santiago kalean, Kasino Zaharraren ondoan edota Gipuzkoa plazan.

Imago 4 taldeak abuztuaren 15ean joko du
Baluarte Rock 2013 jaialdia, Psilocybenea elkartearen XX. urteurrenaren baruan antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Besteak beste, dokumental bat grabatzen ari dira eta abuztuaren 24an kontzertu handia egingo dute Zumardian, Atom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond taldeekin.
Baluarte Rock 2013
- Hilak 18. Mendeku eta Sfintters, Erreginaren Baluartean.
- Hilak 25. Alambrada eta Beti Gugan, Apezpiku plazan.
- Abuztuak 1. Naut eta Kausa Perdida, Santiago kalean.
- Abuztuak 8. Luz de Putas eta Patxuko Nice, Kasino Zaharrean.
- Abuztuak 15. Imago 4 eta Tripimonsters, Gipuzkoa plazan.