
Eskultore bat, Oiasso museoaren aurrean lanean.
Hasi da Dies Oiassonis, Oiasso Erromatar Museoak laugarrenez Irunen antolatu duen erromatarren festa. Goizean hainbat tailer, erakusketa eta hitzaldi izan dira, eta horietako hainbatek arratsaldean izango dute segida. Gladiadoreak ere ikusi ahal izan dira museoaren ondoko plazatxoan. Datozen egunetan izango dute jarraipena Irunen erromatarrek utzitako eragina gogoeta gai duten jardunaldiek.