
Biteri kalea, gaur, autorik gabe
Errenteriako Udaleko Trafiko arloko ordezkari Jon Txaskok jakinarazi du gaurtik aurrera Biteri kalea asteburutan eta jaiegunetan oinezkoentzako erabilerarako izango dela. Larunbatetan 12:00etatik 22:00etara itxiko dute ibilgailuentzako kalea, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 22:00etara. Madalenetan antzerakoa egiten dute, eta udalak esan du erdialde osoari eragingo diola neurriak. Mozketa egingo den puntuak egongo dira Biteri kaleko 37. sotoaren parean, eta Maria Lezo kaleko 17an (Andoni Korta kalearen bidegurutzearen ondoan).
Horregatik, Biteri kalerako ohiko trafikoa Bidasoa kaletik egingo dute, eta Tulle kale aldetik iristen den trafikoa Andoni Kortara desbideratuko da. Inguru horretan garajeak daude, eta horrela eragingo die peatonalizazio neurriak: Morrongilleta kaleko garajeek Bidasoa kaletik izango dute sarrea; Biteri kaleko 33-35-37 zenbakikoak zuzenean kale horretatik sar daitezke, baita Segundo Ispizua kaletik ere; Koldo Mitxelenan garajeak dituztenek Andoni Korta kaletik izango dute sarbidea, eta Pablo Iglesiaren nahiz Antontxu Sainzekoek, Gazttañotik eta Pablo Iglesias kaletik.
Neurriak eragina izango duen eremuan, aurretik bertan aparkatuta dauden ibilgailuek bertan jarrai dezakete, Biteri kalean izan ezik (Segundo Izpizuatik Morrongilleta arteko tartean: tarte hori hustu behar da. Azkenik, autobus urbanoen geltokia Tulle kalean jarriko da.