Atzo arratsean hasi ziren Trintxerpeko festak. Jaietako protagonista nagusiei gorazarre egin ondoren, alkateordetzako balkoitik txupianazoa bota, danborrada hasi, eta haren atzetik kartelada egin zuten. Bai, kartelada. Carlos Urkijo EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkariak debekatzeko saiakera egin arren, preso eta iheslarien aldeko kartelada egion zuten atzo Trintxerpen. Horren ondoren, afarirako garaia iritsi zen, eta ondoren, parranda.
Gaur goizean Trintxer elkartearen 25. urteurrenak hartu ditu Trintxerpeko kaleak. Elkarteko kideek, urtero-urtero bezala, toka eta igel jokoak nahiz herri kirolak antolatu dituzte, eta beroaren eraginpean iozan bada ere, horiek ere egin dituzte Euskadi etorbidean, askok esku artean tragoska zutela. Arratsaldean Azkueneko danborradaren txanda izan da, eta gauean, parrandarako tartea zabaldu da berriz ere.
Jarraian agertzen diren irudiak atzoko txupinazokoak, gaurko herri kirolenak, eta gaurko Azkueneko danborradakoak dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.