Zesta punta jaialdia Jostaldin
Munduko Pilota Biltzarrak antolatzen duen binakako txapelketako ligaxkako bigarren partida jokatuko dute gaur Jostaldin Ibai Erkiaga-Txasio eta EGiguren II-Enbil bikoteek. Jaialdia 20:00etan hasiko da eta bigarren partida izango da txapelketakoa. Sarrerak 12 euro balio ditu eta paella eta ardo dastaketa sartzen da prezio barruan.