
Trenbideak 150. urteurrena dela eta, gai hori aukeratu du
Oarso aldizkariaren erredakzio komiteak azken aleko gai nagusi gisa. Gaur eguerdian aurkeztu dute aldizkariaren zenbaki berria, eta Irune Balenziaga Kultura zinegotziak emandako datuen arabera 1.000 ale jarriko dituzte salmentan bihartik hasi eta hilaren 25era bitartean. Miauka elkartea arduratuko da aurtengo banaketaz eta salneurriari dagokionean berriz, iazko prezio bera izango duela aldizkariak zehaztu du Balentziagak, zazpi euro hain zuzen ere.
Iñigo Imazek aldizkariaren edukien gaineko informazioa eman du erredakzio komitearen izenean.
Oarso-k 65 artikulu bildu ditu guztira azken zenbaki honetan. “Artikuluen %60a gazteleraz idatzita daude eta %39a euskaraz. Laurden bat baino zertxobait gehiago emakumeek idatziak dira, %62a gizonek eta erakunde eta eragileek idatzitakoak berriz %12a”, azaldu du Imazek.
Kolaboratzaile berriak
Gaurkotasuna duten gaiak direla nagusi ere nabarmendu dute gaurko agerraldian eta horien atzetik historiarekin zerikusia duten artikuluak doazela gaineratu dute. Errenteria-Oreretako hainbat pertsona ospetsuek ere hartu dute tartea
Oarso aldizkariaren lerroen artean Imazek ean duenez: “Florentino Loidi alkate izandakoa, Mikel Huarte, Iñaxito Albisu, Koxme Lizaso, Ignazio Ubiria eta Felix Lavillaren gaineko artikuluak azaltzen dira aurtengo zenbakian”
Kolaboratzaileei dagokienean berriz, ohiko Mariasun landa, Antton Agirre, eta Arrate Egañarekin bat egin dutela, Miren Azkarate, Itziar Aduriz eta Ana Isabel de Dios aipatu du bestalde Imazek.
Julen Mendoza alkateak aldizkaria posible egiten dutenak zoriondu ditu. “Gure herriaren errealitatea eta historia urtero liburu batean presente egiteagatik. Nondik gatozen jakiteak garrantzi berezia badu eta
Oarso-k horretan laguntzen du. Datorren urtean lortu beharko genuke euskararen parte hartzeari eta emakumeen parte hartzeari dagokionean parekidetasuna lortzea”.
Oarso aldizkaria eskuratzeko
- Paco kioskoa (Beraun)
- Rojas Liburudenda (Olibet)
- Iztieta kioskoa (Iztieta)
- Razquin estankoa (Iztieta)
- Osina Natur Denda (Iztieta)
- Madalena Goxotegia (Iztieta)
- Hostoak
- Alameda Kioskoa
- Etxenike Loteria
- Maitexa Estankoa
- Mirentxu Liburudenda
- Xenpelar Liburudenda
- Amets liburudenda
- Morrongileta kioskoa