Lilitegi Haurreskolen Partzuergoan sartzeko eskatu du Ezker Anitzak
Pasaiako Udaleko Ezker Anitzak mozio bat aurkeztuko du datorren udalbatzarrerako, Trintxerpeko Arrandegi kaleko Lilitegi Haurreskolen Partzuergoan sartzeko eskatuz. Karmengo Amako Haurreskolaren estatus bera eskatu dute, eta horrela Udalak 200.000 euro aurreztu ditzakela esan du Ezker Anitzak.
“Arrandegi kaleko Lilitegi haurtzaindegiaren hitzarmena laster bukatuko dela eta”, gogorarazi du Xabier Pombo zinegotziak, “momentu ona da kudeaketa eredu ezberdin bat planteatzeko, eta emaitzak berberak izango dituen kudeaketa egiteko, baina udalarentzako gastu gutxiagorekin”. Aurreztutako dirua gizarte, kultura, gazte edo kirol arloetara bideratzeko eskatu du.