Etzi bukatzen da Aitor Txiki futbito txapelketan izena emateko epea
Aitor Txiki VI. Xanistebanetako Futbito Txapelketan izena eman nahi duten taldeek igandea (hilak 14) baino lehen egin behar dute. Horretarako, Amazkar, Sorginzulo, Ganbara, Makutxo edo Miren tabernetara joan behar dute. Txapelketan 24 taldek parte har dezakete (12 jokalarikoak). Talde bakoitzak 100 euro ordaindu behar ditu (70 euro + 30 euroko fidantza).
Izena ematen duen taldeek bilera izango dute txapelketaren nondik norakoez hitz egiteko. Bilera heldu den asteartean (uztailaren 16an) izango da, Girizia elkartean.
Txapelketa Elorsoro kiroldegian jokatuko da. Finalaurrekoak uztailaren 20an eta 27an izango dira, eta finala abuztuaren 5ean eta 6an. Lau lehenek izango dute saria: irabazleek garaikurra eta Intxixu jatetxean afaria izango dute; bigarrenek, garaikurra eta Arizpe jatetxean afaria; eta hirugarrenek eta laugarrenek, garaikurra eta saski berezia Irusta, Lizar eta Oiartzun ardoaren eskutik.