Baratza parkerako itxaron zerrenda zabaldu du udalak
baratza parkean parte hartzeko itxaron zerrenda osatu nahi du Ingurumen sailak udaletik jakinarazi dutenez. Bajarik balego edo bete beharreko baldintzak betetzen ez dituen erabiltzaileren bat izanez gero, libre gertazen den baratza ahalik eta azkarren esleitzea da helburua.
Izena eman nahi dutene udal erregistrora jo behar dute eta eskaera orria bete bertan.
Aurtengo urtarrilean jarri zuen martxan Baratza parkea udalak. 64 baratza daude egun eta beste hainbeste lagunek landatzen dituzte barazkiak bertan modu ekologikoan.
Webguneko edukia berritua
Lezoko Udalaren Webgunearen barruan berezko atala du Baratza parkeak, eta udaletik jakinarazi dutenez informazioa osatu eta eguneratu egin dute. Besteak beste Baratza parkeak nola funtzionatzen duen eta egitasmoan parte hartzeko bideak ere azaltzen dira bertan.