Aiton Bordako taberna ustiatu, atezaintza zerbitzua eta garbiketa esleitzeko prozedura zabaldu du Lezoko Udalak. Hilaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hamabost eguneko epea dute interesdunek dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, udaleko erregistrora jo beharko dute, 8:00etatik 13:00etara.
Parte hartzeko baldintzak
Kontratuaren iruapena bi urtekoa izango dela jakinarazi du udalak, “baina bi aldeek hala adostuta lau urtera zabaldu daiteke”. Prozesuan parte hartu ahal izateko berriz, euskara hizkuntza gaitasunaren 2. maila dutela egiaztatu beharko dute agiri bidez edo azterketa eginda, elikagaien manipulatzaile titulua frogatzen duen agiria, eta urtebetez tabernari edo sukaldari lanetan jardun izana eskatuko zaie interesdunei.
Erantzukizun zibileko polizaren kopia edo hura egiteko konpromisoa eskatuko du udalak halaber, eta epe luzeko langabetua izan, bere kargupean adin txikikoak izatea, menpeko pertsonak izatea bere kargu edo oinarrizko errentaren onuraduna izatea, bestalde.
Lezoko
udalaren webgunean kontsulta daiteke esleipenaren gaineko informazio guztia.