Merkataritza Azoka jarriko dute asteburuan Zuloaga kalean
Higer Merkatari Elkarteak eta Hondarribiko Artisauen Elkarteak Hondarribia Blues Jaialdia baliatuko dute Portu auzoan Merkataritza eta Artisautza Azoka antolatzeko. Jaialdia dela-eta, ostiraletik igandera arte Zuloaga kalea oinezkoentzat soilik izatea erabaki du udalak eta Higerrek eta artisauek azoka jarriko dute bertan, larunbatean eta igandean, 11:00etatik 21:00etara.
Higerretik jakinarazi dutenez, “merkataritza arloko askotariko enpresak elkartuko dira euren produktuak prezio erakargarrietan saltzeko: moda, osagarriak, bitxiak, oparietakoak, kirol arropa, haurren moda eta zapatak, lentzeria…”
Ekimena, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan kokatzen da eta Hondarribiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du.