Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Madalenetako egitaraua bihar hartu ahal izango da

admin
Bidasoa
2013/07/11
Madalenetako egitarauaren aurkezpenaMadalenetako egitaraua prest dago. Orain ekintza horiez gozatzea falta da. Ezagutu nahi duenak hainbat bide izango ditu. Eskura jasotzeko, bihar banatuko dituzte aleak 11:00etatik 13:00etara, udaletxeko sarreran. Beste bide batzuk ere jarriko dituzte aurten: udal eraikinak (liburutegia, Fanderia nahiz Beraungo igerilekuak eta kiroldegia) eta Oarso aldizkariarekin batera egingo duten banaketa. Aurtengo berritasuna, zenbait auzo elkarteetan ere banatuko dutela —11 dira guztira—. Bihar arratsaldean jasoko dituzte egitarauak eta datozen egunetan eskuratzeko aukera izango da. Guztira, 9.700 ale izango dira, eta beste horrenbeste poltsikorako egitarau ere jarriko dituzte. Beste bidea Herri Bizia webgunetik jaistea da. Irune Balentziaga Kultur zinegotziak nabarmendu duenez, “ilusioz” ari dira prestatzen aurtengo madalenak, eta aipamen berezia egin die aurtengo omenduei: Erraldoi eta Buruhandien konpartsari eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendariari. Horiek merezitako omenaldia jasoko dute hilaren 20ean, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Ekitaldi berean emango diote saria aurtengo kartel lehiaketaren irabazleari: Julen Rodriguez Galtzarabordako bizilagunari. Hain zuzen, gaur aurkeztutako egitarauak bere kartelaren irudia darama. Jai batzordeak egindako lanari ere egin dio aipamena Balentziagak eta ekimen “interesgarri eta aberasgarria” izan dela adierazi du. “Errespetuaren, aniztasunaren eta berdintasunaren baloreak aintzat hartuz” egin dutela bidea esan du, eta “hala egiten jarraitzeko borondate osoa” dutela. Bukatzeko gizon eta emakumeen arteko berdintasunean, sexu aukeren arteko berdintasunean eta jatorri, kultura eta izaeren arteko berdintasunean festak gozatzeko gonbitea egin die herritarrei. Berritasunak eta sorpresak Aurtengo jaietan izango diren berritasunen artean su artifizialak bi egunetan izango direla jakinarazi du Balentziagak. Horrez gain, hainbat sorpresa izango direla esan du, horietako bat “udaletxeko fatxadan”. Iaz bezala, txupinazoa pantaila erraldoian emango dutela adierazi du, eta zuzenean, Interneten streaming bitartez. Madalenetako egitaraua  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.