Herrira-k elkarrateratzea deitu ditu Basurtoko ospitalaren aurrean eta Errenteria-Oreretan
Herrira-k elkarrateratzea deitu du bihar 11:00etatik aurrera Basurtoko Ospitalaren aurrean Aitzol Gogorza euskal presoari elkartasuna adierazi eta haren berehalako askatasuna exijitzeko. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du Gogorzak, eta herenegun eraman zuten espetxetik ospitalera krisi baten ondorioz. Errenteria-Oreretan ere egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan, Herriko Plazan.